Viena +20. Euskal Herria 2013 Emakumeen Eskubideen auzitegia.



Zergatik Auzitegi bat? Ziurrenik, indarkeria matxistak dira giza eskubideen urratzerik ohikoena eta biktima gehien sorrarazten dituenak.
Gaur egun emakumeen eskubideak aldarrikatzen jarraitu behar dugu
Indarkeriatik at bizimodu askea izateko eskubidea!
Abortatzeko eskubidea!
Emakumeek bizi maila duina edukitzeko eskubidea!

Auzitegi sinboliko hau aditu, euren testigantza aurkezten duten emakume (Euskal Herria, espainiar Estatua, Kolonbia, Guatemala eta El Salvadorrekoak), fiskal eta amaierako deklarazioa egingo duen epaimahai batez osatua egongo da.

EMAKUMEEN ESKUBIDEENGATIK Entzun, Pentsatu eta Ekin. Anima zaitez eta etorri!

NOIZ: ekainak 7 ostirala, (arratsaldez) eta ekainak 8, larunbata.
NON: Bizkaiko Abokatuen Bazkunean, (Uribitarteko Aldapa 3, Bilbo).